XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dago federik gabeko erlijio egiazkorik: ez dago erlijiorik gabeko fede egiazkorik.

Baina neurrialde bikoitz horrek ondorio bikoitza ere badu: 1) Fedeak bere agirizkoa baldin badu eta aldakorra litzake hau, giza fedeak berezkoa du zalantza.

2) Fedeak bere sakonezkoa eta aldaezina baldin badu, kemenaren kemenez garaitu behar da fedearen zalantza, fedezko zihurtasuna lortzeko.

Zer esan nahi dute, ordea, bi ondorio hauek?.

Fedearen agirizkoaren ondorioa da zalantza: formulak, rituak, sinboluak behar ditu fedeak misterioaren erlijiozko esperentzia agertzeko.

Misterioaren presentziaren ondorioa da fedearen kemena edo adorea eta zihurtasuna, presentzia honek izakien mugatasuna gainditzen du eta.

Hontara dio Tillichek bere Fedearen dinamika liburuan: Ez dago fedeko zalantza kentzerik, mugatu batek mugagabea hartzea eta bereganatzea delako sinesmena (39) Ikus Fedearen dinamika, 61 or..

Honexegatik astindu du Tillichek behin baino gehiagotan Eliza katolikoa.

Bere buruarekiko segurantzia eta zihurtasun handiegia omen du Eliza katolikoak.

Tillichen aburuz; horra hor, zergatik bihurtzen dituen idolu bere iztituzioak eta dogmak.

Fedeak, ordea, zalantza eskatzen du, Jainkoarekiko segurantzia eta zihurtasuna giza zalantzaren eta zihurtasun ezaren bidez bakarrik agertzen direlako.

Osterantzean, Jainkoaren ordez dogmak eta iztituzioak jarriko genituzke, (...).